Zatoz MobyDick ikustera

Nahiko genuke gehiagotan dendan kontzertu txikiak egiteko aukera izango bagenu, oraingoz urtean bat egitearekin konformatuko gara. Iazko Bassmattiren kontzertuak utzitako zaporeak mugituta, aurten ere kontzertu txiki bat antolatu dugu. Bihar izango da, ostirala 27, arratsaldeko zazpitan, MobyDick getxotarra Auggien ikusteko aukera ez galdu. Gonbidatuta zaude.

Maider Alzaga, argazki berriak

Maider Alzagak bidali dizkigu, udako kamixetei atera dizkien argazki berriak.

Honen kontura, gure facebookean irakurri duzue agian, Zarak Madierren soinekoetako bat plagiatu duela.

Maider Alzaga for Auggie

Maider Alzagak denboraldi hontarako egin dizkigun kamixeta eta soinekoak erakusteko moldatu dugun bideoa. WillyRoaren ardibueltatik idea hartuta.

Adios, agua

Giorgio Bassmatti & Yon Vidaurren “Adios, agua” bideoa aurkezteko ohorea daukagu, Aproposito diskoko abestietako bat. Bassmattiren Dj Invitado aurreko bideoklipean bezela, hontan ere ez ditu bere aktore bertuteak erakutsi behar izan, eta pauerpoineko hilobaz baliatu gara, rotuladorez egindako bere marrazkiak, argazki kamera bat eta ordenagailuko programa berezi hoietakoren bat behar izan ditugu bideoa osatzeko, ea gustatzen zaizuen.

30. hamarkadako Kodachrome argazkiak

Koloretako lehenengo argazkiak zaharragoak badira ere lehenengo pelikula arrunta, Kodachrome, 30. hamarkadakoa da. Hala ere, ez da ohikoa garai hartako argazkiak koloretan ikustea. EE.BB.etako Kongresuko Liburutegiak, Depresio Handia eta II. Mundu Gerra arteko argazki mordo bat ditu bere kolekzioan. We can do it!

Operating a hand drill at Vultee-Nashville, woman is working on a "Vengeance" dive bomber, Tennessee (LOC)

Black Cab Sessions

Black Cab Sessions Londoneko taxietan grabatzen diren musika sesio laburrak dira. Abeslari edo talde bat taxian sartu eta espazio txiki hortan abesti bat grabatzen dute bideoan. Normalean gitarrarekin bakarrik, baina low-fi instrumentuekin ere aurre egiten die taldeek espazio murritz eta kotxearen mugimenduari. Jamie Lidell, Au Revoir Simone, Daniel Johnston, Micah P. Hinson, Amadou and Marium, Totally Enormous eta beste mordo bat.

Black Cab Session capture

Girls Like You

The Naked and Famous taldearen bideo sinple eta polita. Special Problems agentziakoen eskutik. Zelanda Berrian All Blackak eta kiwiez aparte bada beste zerbait.

Salda Badago

2001eko Salda Badago dokumentala, P2P sareetan ikusi genuen lehenbizi, gero Zarauzko Rockumentaletan eta ziurrenik ETB3an ere eman dutela. Orain nahi duzunean ikus dezakezu online Vimeo-n. Ez dago aitzakiarik, eseri lasai eta hartu denbora, merezi du-eta.

Luke Kelly gogoan

Gaur bezelako egun baten, Luke Kelly jaio zen, Dubliners taldeko kidea. Bizitza osoa abesten pasa zuen, kitarra edo banjoaz lagunduta. Tumore batek eszenatokian lurrera bota ondoren ere itzuli zen berriro oholtzetara. Luke Kelly, Dubliner gogoan.

Orain:63 Auggie

Audience taldeari Debolexekoek grabatutako Orain kapitulua ikusiz geroztik jarraitzen dugu ETB3ko saioa. Tolosako grafikaren liburua zabaltzeko egindako bideoa igo genuenean jarri ziren gurekin kontaktuan saio bat egiteko. Hasiera batean harrituta aukeratu gintuztelako eta piska bat lotsatuta telebistan hitzegin behar genuelako. Baina lantaldeagatik bereziki eta erabiltzen dituzten reflex kamera txikiak eta audio ekipoagatik (ez daukate alkatxofarik edo pertigarik) oso eroso egon ginen. Mila esker Debolex eta ETB3. Lan bikaina.

« Aurrekoak Hurrengoak »