Nor gara?

Hau Tolosako Auggie dendaren webgunea da. Auggie, Olatz eta Leirek ireki genuen 2007.eko iralaren 21ean. Aurrez lan egiten genuen denda batean elkar ezagutu genuen. Urte luzez jefe baten menpe lan egiteaz eta egoera horrek sortzen zigun presioaz nekaturik gure denda irekitzea erabaki genuen.

Ez ginen zerotik hasi, mundu hontan urte batzuk daramatzagu eta aurretik lan egiten genuen dendatik bezero asko ezagutzen genituen. Administrazio ezberdinek eskeintzen zituzten dirulaguntzetaz ondo informatu ginen, aukera ona zen eta momentua era bai. Aurrerapausua ematea erabaki genuen.

Denda berriaren izena, Auggie, Paul Austerren «Auggie Wren’s Christmas Story» liburutik atera genuen. Wayne Wang eta Austerrek Smoke pelikula filmatu zuten 1995.ean, han ere agertzen zen Auggie Wren, Harvey Keitelek interpretatua. Auggie, Brooklyngo estanku batean istorio xelebreak kontatzen dituen saltzailea da.

Gure dendari ez genekien zein izen jarri, Paul Austerren liburuen jarraitzaileak izanik, lehenengoa hauxe proposatu, eta horrekin geratu zen, ba: Auggie.

Izan zen «Olé» proposatu zuenik ere, O-latz eta LE-ire, alegia. Baina hori beste istorio bat da.

Debolexeko lagunek horrela ikusten gaituzte: