Nora Izagirre diseinatzailea Haize Berria sarien irabazle

Atzo gauean Donostiako Maria Cristina hotelean hitzartuta geunden Noticias de Gipuzkoak antolatzen zituen Haize Berria sariak zirela-eta. Aurretik Nora Izagirre eta bere familiarekin geratu ginen guztiak batera joateko. Sartu ginenerako ekitaldiko prestaketa aurrera zihoan, hall-ean kazetari bat Paco Ibañezi elkarrizketa egiten ere ikusi genuen. Sarien aurkezpenerako Joxe Felipe Auzmendi aukeratu zuten eta bere txiste enpalagosoak jasan behar izan genituen.

Egunkariko zuzendariak hitzegin ondoren diseinatzailerik hoberenaren saria aurkezteko garaia iritsi zen Kimetz ileapaindegiko Javier Jauregi epaimahaikidearen eskutik. Gustora entzun genuen Nora Izagirreren izena, gure bezeroek jakingo duten bezela Nora Izagirreren diseinuak Auggien salgai dauzkagu-eta.

Ondoren gure txanda iritsi zen. Gure sailean Donostiako Noventa Grados denda zegoenez, bertara iritsi ginen arte burutik ez zitzaigun pasa ere egin saria irabazi genezakeenik. Horretaz gainera Asociación Mide, Soul, Minimil, Loreak Mendian, Goiuri, North Company eta Auzmendi ere hor zeuden. Baina Stylo aldizkariko azken alean, Norari eta guri soilik eskeini ziguten orrialde oso bana, gainontzekoei berriz orri erdia. Horrek momentu batean gure itxaropena piztu zuen, baina azkenean pronostiko guztiak betez Marcial Muñozen dendarentzako izan zen saria.

Ondoren edaria, pintxoak, musika eta jendea. Zorionak ba, batez ere Nora Izagirreri eta baita Noventa Grados dendari ere.

Linkak: Noticias de GipuzkoaNoventa Grados.
Argazkiak: Flickr.

Haize Berria sariak

Haize Berria sarirako hautatu gaituzte

Noticias de Gipuzkoa egunkariak Stylo bere gehigarriaren bidez Haize Berria izeneko sariak antolatzen ditu urtero. Aurtengoa hirugarrengo edizioa da eta moda munduari eskeinia dago. Sail ezberdinetan denda eta diseinatzaile gipuzkoarrak hautatu gaituzte, tartean, guk dakigula, Nora Izagirre diseinatzaile lasartearra, Noventa Grados eta Minimil Donostiako dendak. Sari banaketa datorren osteguna 29 Donostiako Maria Cristina hotelean izango da.

Auggien kazetari bat eta argazkilari bat izan ditugu bixitan, dirudienez artikulu edo aipamenen bat aterako da Stylo aldizkarian.

Haize Berria