Modatik: Nora eta Mitanovski Balenciaga Museoan

Larunbatean, Balenciaga Museoan, Nora Izagirreren udarako kolekzioa pasatzen zuten Modatik ihardunaldien barruan. Aitzakiarekin hara hurbildu ginen. Noraren kolekzioa ikusia eta aukeratuta geneukan dagoeneko, udaran dendan salgai izango bait dugu zorionez, hala ere, pasarelan ikusteko aukera ez genuen galdu nahi. Modeloak, orrazkerak, makillajea, argiak…

Aurretik Musikeneko Iker Jiménez eta Maite Colásek biola kontzertu bat eman zuten, jendearen marmarraren artean eta musikariak ikusteko leku eroso batean ez zeudelako –albo batean geneuzkan– emanaldia luzexamarra egin zitzaigun. Noraren desfile garaian, bere lagun batek, PLV Havocek jarri zuen ahotsa –ea eskenatoki batean ikusteko aukera dugun aurki–.

Lucrecia Dalti zorte gaiztoagoa erori zitzaion. Bi desfileen artean kafetegi alboan antolatu zuten emanaldia. Taulagaina biolajotzaileena baina hobea zen, baina audientzia 10, eta ez da puntuazioa, kontzertua ikusten egon ginen gutxigorabeherako pertsona kopurua baizik. Jendeak kafetegira aldegin zuen, kontzertutik paso egin eta gainera hor alboan zarata atera. Pena da horrelako musikari bat ikusteko aukera ez aprobetxatzea.

Azkenik Marko Mitanovski serbiarraren desfile desiratua. Lady Gaga eta Skunk Anansieko Skin jantzi izan dituela jakinda, dena esanda zegoen. Eta bere larru, luma, kolore beltz, korpiñoak, zuriz pintaturiko aurpegiak eta adardun pelukekin ez zigun kale egin. Bere desfileko bideo txiki bat uzten dizuegu.

Nora Izagirre Gaztezulo aldizkarian

Azkenaldian ez dugu ia posteatzen gure blogean, bueno bloga ireki genuenetik ez gara egunero idaztekoak sekula izan. Eta badirudi zerbait idazten dugun aldiro Nora Izagirre diseinatzailearekin duela zerikusia. Gauzak ondo dihoazkionaren seinale. Aldi hontan Gaztezulo aldizkarian egiten diote elkarrizketa eta azaleko argazkia ere euskal diseinatzailearentzako da. Bale, ez da Vogue aldizkaria, baina aldizkari txiki hontan gustora irakurtzen dira gure ingurukoak, askotan kanpokoaz bertakoaz baino gehiago jakiten dugu-eta.
Gaztezuloko webean ere argitaratu dute elkarrizketa.

Nora Izagirre diseinatzailea Haize Berria sarien irabazle

Atzo gauean Donostiako Maria Cristina hotelean hitzartuta geunden Noticias de Gipuzkoak antolatzen zituen Haize Berria sariak zirela-eta. Aurretik Nora Izagirre eta bere familiarekin geratu ginen guztiak batera joateko. Sartu ginenerako ekitaldiko prestaketa aurrera zihoan, hall-ean kazetari bat Paco Ibañezi elkarrizketa egiten ere ikusi genuen. Sarien aurkezpenerako Joxe Felipe Auzmendi aukeratu zuten eta bere txiste enpalagosoak jasan behar izan genituen.

Egunkariko zuzendariak hitzegin ondoren diseinatzailerik hoberenaren saria aurkezteko garaia iritsi zen Kimetz ileapaindegiko Javier Jauregi epaimahaikidearen eskutik. Gustora entzun genuen Nora Izagirreren izena, gure bezeroek jakingo duten bezela Nora Izagirreren diseinuak Auggien salgai dauzkagu-eta.

Ondoren gure txanda iritsi zen. Gure sailean Donostiako Noventa Grados denda zegoenez, bertara iritsi ginen arte burutik ez zitzaigun pasa ere egin saria irabazi genezakeenik. Horretaz gainera Asociación Mide, Soul, Minimil, Loreak Mendian, Goiuri, North Company eta Auzmendi ere hor zeuden. Baina Stylo aldizkariko azken alean, Norari eta guri soilik eskeini ziguten orrialde oso bana, gainontzekoei berriz orri erdia. Horrek momentu batean gure itxaropena piztu zuen, baina azkenean pronostiko guztiak betez Marcial Muñozen dendarentzako izan zen saria.

Ondoren edaria, pintxoak, musika eta jendea. Zorionak ba, batez ere Nora Izagirreri eta baita Noventa Grados dendari ere.

Linkak: Noticias de GipuzkoaNoventa Grados.
Argazkiak: Flickr.

Haize Berria sariak

Denboraldi berriko arropa hasi da iristen

Merkealditako garaia bukatzen joan den einean denboraldi berriko arropa iristen hasi zaigu. Oraindik gauzak falta dira baina piskanaka kolekzio berria osatzen goaz, tartean Marta Terán bilbotarra eta Nora Izagirre lasartearraren arropa. Post hau ilustratzeko argazkiaz gainera gure flickrreko kontuan ikus dezakezue 2008ko udaberri/udara denboraldiko zenbait argazki.

2008 udaberria/udarako arropa