CBGB filma azpititulatua

Sarean nabigatzen genbiltzala Alan Rickman protagonista den CBGB filmarekin topo egin genuen. Aitortzen dugu, filma erdipurdikoa da. Jorratzen duen gaiarekin zerbait potenteagoa egin zitekeen, baina tira. Hala ere, azpititulatzea erabaki genuen. Asteburu euritsu bateko arratsalde batean ikusteko ez dago gaizki.

New Yorkeko Bowery kalean, 70eko hamarkadan, Hilly Kristal eta CBGB klubak punk-rock eta new-wave talde berrien sorreran jokatu zuen papera edo Talking Heads, Ramones, Television, Blondie, Dead Boys, Patti Smith, Iggy Pop, David Bowie eta Lou Reed zein zulotan biltzen ziren ikusi nahi baduzu, hortxe aukera.

Azpitituluak deskargatzeko: CBGB.srt.
CBGB 2013 WEBRip XViD juggs torrent fitxategiarekin sinkronizatua.
Azpititulatutako filmak nola ikusten diren ikasteko: Sustatun.

Sister Rosetta Tharpe, rock and rolla asmatu zuen emakumea

Bai, badakigu Rock and Rolla ez zuela pertsona bakar batek egun batean sortu, baina Gospeletik Rock and Rollerako jauzi hortan izan zen berebiziko garrantzia duen emakume bat, Sister Rosetta Tharpe.

Gaur bezelako egun baten, 1915eko martxoaren 20an, jaio zen Cotton Plant, Arkansasen. Chuck Berry, Little Richard, Elvis Presley edo eta Jerry Lee Lewisengan eragina izan zuen. Nahiz eta bere garaian izar bat izatera iritsi, gerora bere ospea galdu zuen eta emakumea izanik, inoiz ez du haiek adinako onespenik jaso.

BBCko The Godmother of Rock & Roll: Sister Rosetta Tharpe dokumentala azpititulatu dugu euskerara bere omenez.

Dokumentalaren deskarga.
Azpitituluak zuzenean amara.org gunean.
.

Usopop festibala Saran

Dagoeneko enteratuko zineten Usopop Festibalaren 2. edizioa izango dela abuztuaren 27an, Saran, Lizarreta gainan. Tartean Mursego eta MobyDick, zein baino zein gomendagarriagoak. Gainontzeko taldeak ez ditugu ezagutzen baina Bostgehio saratarrekin kolaboratu duen Francois & The Atlas Moutains-ek deitu digu atentzioa bere lo-fi musika lasaia eta Francoisek berak animatutako bideoek.

Ikusi festibalaren bideoa, papiroflexia eta stopmotiona. Ah! eta sarrera 9 euro baino ez.

Bale zuria vs. Iturritza jauregia

Iritsi zen eguna eta heldu zen Eneko MobyDick dendara, tipo haundi bezain jatorra. Soinu frogak egin, patxaranarekin eztarria berotu eta hasi zuen kontzertua, abesti propio eta bertsioekin, Anariren «Desnudame» eta Mikelen «Baga, biga, higa» tartean. Leireren gozamenerako Johnny Cash-en «Folsom Prison» ere jo zuen, bai eta Velveten «Venus in Furs» eta Pink Floyden «Wish you were here», eta bisak amaitzeko Britney Spears! Bale zuriak Iturriza jauregiko harritzarrak dardararaztea lortu zuen.

Banjoa ekartzeaz damutu zen Bi.fm-en grabatu zuen «Personal Jesus» bertsioa asko gustatu zitzaigula esan genionean, baina horrek beste baterako izan beharko du, agian datorren ostiralean Donostian edo ekainak 11n Zarauzko Rockumentaletan dituen kontzerturen batean. Gure dendakoa galdu bazenuen, oraindik garaiz zabiltz.

Eneko, ea noiz ikusten zaitugun dobroa jotzen!

Zatoz MobyDick ikustera

Nahiko genuke gehiagotan dendan kontzertu txikiak egiteko aukera izango bagenu, oraingoz urtean bat egitearekin konformatuko gara. Iazko Bassmattiren kontzertuak utzitako zaporeak mugituta, aurten ere kontzertu txiki bat antolatu dugu. Bihar izango da, ostirala 27, arratsaldeko zazpitan, MobyDick getxotarra Auggien ikusteko aukera ez galdu. Gonbidatuta zaude.

Adios, agua

Giorgio Bassmatti & Yon Vidaurren “Adios, agua” bideoa aurkezteko ohorea daukagu, Aproposito diskoko abestietako bat. Bassmattiren Dj Invitado aurreko bideoklipean bezela, hontan ere ez ditu bere aktore bertuteak erakutsi behar izan, eta pauerpoineko hilobaz baliatu gara, rotuladorez egindako bere marrazkiak, argazki kamera bat eta ordenagailuko programa berezi hoietakoren bat behar izan ditugu bideoa osatzeko, ea gustatzen zaizuen.

Black Cab Sessions

Black Cab Sessions Londoneko taxietan grabatzen diren musika sesio laburrak dira. Abeslari edo talde bat taxian sartu eta espazio txiki hortan abesti bat grabatzen dute bideoan. Normalean gitarrarekin bakarrik, baina low-fi instrumentuekin ere aurre egiten die taldeek espazio murritz eta kotxearen mugimenduari. Jamie Lidell, Au Revoir Simone, Daniel Johnston, Micah P. Hinson, Amadou and Marium, Totally Enormous eta beste mordo bat.

Black Cab Session capture