Modatik: Nora eta Mitanovski Balenciaga Museoan

Larunbatean, Balenciaga Museoan, Nora Izagirreren udarako kolekzioa pasatzen zuten Modatik ihardunaldien barruan. Aitzakiarekin hara hurbildu ginen. Noraren kolekzioa ikusia eta aukeratuta geneukan dagoeneko, udaran dendan salgai izango bait dugu zorionez, hala ere, pasarelan ikusteko aukera ez genuen galdu nahi. Modeloak, orrazkerak, makillajea, argiak…

Aurretik Musikeneko Iker Jiménez eta Maite Colásek biola kontzertu bat eman zuten, jendearen marmarraren artean eta musikariak ikusteko leku eroso batean ez zeudelako –albo batean geneuzkan– emanaldia luzexamarra egin zitzaigun. Noraren desfile garaian, bere lagun batek, PLV Havocek jarri zuen ahotsa –ea eskenatoki batean ikusteko aukera dugun aurki–.

Lucrecia Dalti zorte gaiztoagoa erori zitzaion. Bi desfileen artean kafetegi alboan antolatu zuten emanaldia. Taulagaina biolajotzaileena baina hobea zen, baina audientzia 10, eta ez da puntuazioa, kontzertua ikusten egon ginen gutxigorabeherako pertsona kopurua baizik. Jendeak kafetegira aldegin zuen, kontzertutik paso egin eta gainera hor alboan zarata atera. Pena da horrelako musikari bat ikusteko aukera ez aprobetxatzea.

Azkenik Marko Mitanovski serbiarraren desfile desiratua. Lady Gaga eta Skunk Anansieko Skin jantzi izan dituela jakinda, dena esanda zegoen. Eta bere larru, luma, kolore beltz, korpiñoak, zuriz pintaturiko aurpegiak eta adardun pelukekin ez zigun kale egin. Bere desfileko bideo txiki bat uzten dizuegu.

Street style blogak

Interneten jendearen parteahartzea gero eta haundiagoa da edukiak gehitzeko garaian, duela urte batzutatik hona irakurle/ikusle soil izatetik irakurle/ikusle + idazle/sortzaile izatera pasa gara sarean. Gero eta errezagoa da edukiak gehitzea eta elkar-trukatzea sarean. Orain jendeak berak sortutako musika, argazkiak, marrazkiak, ideiak gero eta gehiago igotzen ditu sarera. Sarea informazioz josia dago, filtroak behar ditugu interesgarria zaigunera iristeko.

Moda munduan asko igo den tendentzia bat, street style blogak dira. Trendyenak kalean nola janzten diren erakusten digute argazki bidez blog hauek. Errebistak, pasarelak, telebista, fotocallak oso ikusiak daude, eta noski, medio eta korporazio haundiengatik kontrolatuak. Blog hauek, XXI. mendeko moda fanzineak, kalean nola janzten dugun erakusten digute. Moda sortzaileentzako ere ispirazio iturri bihurtu dira, batzuk gainera, izugarrizko eragina lortu dute piskanaka moda munduan.

Pasareletako lehenengo lerroetako aulkietan egotera pasa dira blogariak, edozein errebistako kritiko batek adina indar hartuz. Moda blogarien muturreko adibide moduan hor dago Tavi Gevinson, 13 urte besterik ez ditu eta bere blogarekin dagoeneko izugarrizko zeresana ematen ari da moda inguruko blog eta aldizkaritan. New Yorkeko moda desfile garrantzitsuenetara gonbidatzen dute.

Marc Jacobs berak pasa den martxoaren 7an Facebook bidez erakutsi zuen bere kolekzioa, normalean 1.000 pribilegiatuk primizian ikus dezaketen desfilea, sare sozialaren bidez 700.000 pertsonek ikusi ahal izan zuten zuzenean.

Street style inguruan mugitzen diren blog batzuen linkak uzten dizkizuegu:

  • Face Hunter. Streetstyle Londresen. Streetstylea lantzen duten blogen munduan zaharrenetakoa.
  • The Sartoralist. Time rebistak “Top 100 Design influencer” bezela izendatua. Argazki bakoitzeko komentario mordoarekin.
  • Stil in Berlin. Izenak dioen bezela, streetstylea Berlin.en.
  • Street Peeper. Mundu guztiko atalak dauzka honek, NY, London, Paris, Tokyo…
  • Altamira NYC. Modeloak pasareletatik kanpo “harrapatuak”, kaleko arropaz jantziak.
  • Click/clash. EE.BB.etako East Coast style. Link mordo interesgarriekin.
  • Style Defined. New York street style, SOHOko festak, etab.
  • Lelook. Ezagutu genuen lehenengo streetstyle bloga, jendearen estiloa baloratzeko botazio sistemarekin.

Diseinatzaile berria Auggien, Gori de Palma

Diseinatzaile berria daukagu Auggien. Bere ordezkaria, Juanito Piquete, dendan azaldu zen kolekzioa erakustera eta egiten zuen lana ikusita konbentzitu gintuen.

Gori de Palma Mallorcan jaio zen 1976ean. Bere webeko bio atalean dioenez haseratik kolore beltzaren inguruan oinarritu omen du bere lana. Gure dendan daramagun ildorako egokia, ez? Nahiz eta azkenaldian inoiz baino koloretsuago gauden.

Horretaz gain afterpunk, industriala, gogorra, zorrotza eta sexuala bezela definitzen du bere lana. Hala ere Swarovsky, Vans, American Apparel eta General Opticasekin lan egin du. Bartzelonako CCCB eta Madrilgo Circulo de Bellas Arteseko zenbait erakusketetan parte hartu du, arte, moda eta kontsumoaren inguruan bere ikuspuntu kritikoa azalduz.

Gori de Palmak diseinaturiko kamixeta bat oso sonatua izan zen prentsa nazionalean. Kamixetak, sabelean, koroadun feto baten eskeletoa zeraman , Letizia Espainiako printzesa haurdun zegoen garai berean.

Duela gutxi Écorché aurkeztu du, bere azken kolekzioa. Aurkezpenaz hitzegiten duten linkak eta bideo bat uzten ditugu:

Agente-KUnderscoreNeo2

Nora Izagirre Gaztezulo aldizkarian

Azkenaldian ez dugu ia posteatzen gure blogean, bueno bloga ireki genuenetik ez gara egunero idaztekoak sekula izan. Eta badirudi zerbait idazten dugun aldiro Nora Izagirre diseinatzailearekin duela zerikusia. Gauzak ondo dihoazkionaren seinale. Aldi hontan Gaztezulo aldizkarian egiten diote elkarrizketa eta azaleko argazkia ere euskal diseinatzailearentzako da. Bale, ez da Vogue aldizkaria, baina aldizkari txiki hontan gustora irakurtzen dira gure ingurukoak, askotan kanpokoaz bertakoaz baino gehiago jakiten dugu-eta.
Gaztezuloko webean ere argitaratu dute elkarrizketa.