Usopop festibala Saran

Dagoeneko enteratuko zineten Usopop Festibalaren 2. edizioa izango dela abuztuaren 27an, Saran, Lizarreta gainan. Tartean Mursego eta MobyDick, zein baino zein gomendagarriagoak. Gainontzeko taldeak ez ditugu ezagutzen baina Bostgehio saratarrekin kolaboratu duen Francois & The Atlas Moutains-ek deitu digu atentzioa bere lo-fi musika lasaia eta Francoisek berak animatutako bideoek.

Ikusi festibalaren bideoa, papiroflexia eta stopmotiona. Ah! eta sarrera 9 euro baino ez.

Bale zuria vs. Iturritza jauregia

Iritsi zen eguna eta heldu zen Eneko MobyDick dendara, tipo haundi bezain jatorra. Soinu frogak egin, patxaranarekin eztarria berotu eta hasi zuen kontzertua, abesti propio eta bertsioekin, Anariren «Desnudame» eta Mikelen «Baga, biga, higa» tartean. Leireren gozamenerako Johnny Cash-en «Folsom Prison» ere jo zuen, bai eta Velveten «Venus in Furs» eta Pink Floyden «Wish you were here», eta bisak amaitzeko Britney Spears! Bale zuriak Iturriza jauregiko harritzarrak dardararaztea lortu zuen.

Banjoa ekartzeaz damutu zen Bi.fm-en grabatu zuen «Personal Jesus» bertsioa asko gustatu zitzaigula esan genionean, baina horrek beste baterako izan beharko du, agian datorren ostiralean Donostian edo ekainak 11n Zarauzko Rockumentaletan dituen kontzerturen batean. Gure dendakoa galdu bazenuen, oraindik garaiz zabiltz.

Eneko, ea noiz ikusten zaitugun dobroa jotzen!

Zatoz MobyDick ikustera

Nahiko genuke gehiagotan dendan kontzertu txikiak egiteko aukera izango bagenu, oraingoz urtean bat egitearekin konformatuko gara. Iazko Bassmattiren kontzertuak utzitako zaporeak mugituta, aurten ere kontzertu txiki bat antolatu dugu. Bihar izango da, ostirala 27, arratsaldeko zazpitan, MobyDick getxotarra Auggien ikusteko aukera ez galdu. Gonbidatuta zaude.