30. hamarkadako Kodachrome argazkiak

Koloretako lehenengo argazkiak zaharragoak badira ere lehenengo pelikula arrunta, Kodachrome, 30. hamarkadakoa da. Hala ere, ez da ohikoa garai hartako argazkiak koloretan ikustea. EE.BB.etako Kongresuko Liburutegiak, Depresio Handia eta II. Mundu Gerra arteko argazki mordo bat ditu bere kolekzioan. We can do it!

Operating a hand drill at Vultee-Nashville, woman is working on a "Vengeance" dive bomber, Tennessee (LOC)

Paul Austerren Wikipediako sarreran Auggieko argazki bat

Jakingo duzuenez Wikipedia internetez kontsulta daitekeen entziklopedia bat da. Boluntarioek idazten dute musutruk bertan eta 250 hizkuntza ingurutan idazten da. Oso egokia da edozein gairen inguruan informazioa aurkitzeko. Ia denari buruz badago zerbait idatzirik bertan, batez ere ingelerazko Wikipedian.

Gure dendaren izena, Auggie, Paul Austerren pertsonaia batetik dator, gure idazlerik gogokoena. Pasa den urteko Donostiako Zinemaldian epaimahai buru izan zen gainera. Olatzek eta bere hiloba Larak, Paul, Donostiako Maria Cristinan topatu zuten ‒kasualitatez?‒ eta argazki bat atera zuten hirurak batera. Argazki hura Auggieko Flickrreko kontura igo genuen, gure dendarekin zerikusia duten argazkiak edukitzen ditugu bertan.

Kontua da, duela hilabete edo, Paul Austerri buruz ingelerazako Wikipedian informazioa bilatzerakoan, konturatu ginela Maria Cristinan atera genuen argazkia erabili dutela Paul Austerren artikulu hau ilustratzeko. Wikipediako argazkian klikatuz gero, argazkiaren informazio atalean jartzen du, Author: Olatz eta Leire. Kontentu gaude.

Paul Olatz eta Lara Wikipedian