Microtolosa

— Tolosako Auggie dendarako egindako bideo laburra. Etorkizunean plano gehiagorekin osatu beharrekoa.

— Ebayn 30 euro kostatu zen Canon PowerShot SD800 bigarren eskuko kamara batekin egina dago. Kamararentzako beharrezkoa GPL lizentzia askea duen CHDK softwarea, kamarak segunduro argazki bat egin dezan automatikoki.

Tilt-shift efektu artifiziala lortzeko Imagemagick erabilita,

  • Irudi multzo oso bat kolpetik mozteko:

mogrify -crop 1600x900+0+145 *.JPG

  • Eta irudi guztiei tilt-shiftaren desenfokea emateko beharrezkoa da txuri beltzezko irudi bat, argazkiaren zein zati desenfokatuko diren adieraziko duena. Plantillan zenbat eta gris argiagoa orduan eta gehiago desenfokatuko da irudia. Irudi guztiei desenfoke plantilla kolpetik aplikatzeko eta kontraste eta saturazioa emateko, berriro Imagemagick erabiltzen duen script hau:

# ADI! script honek irudi guztiak aldatzen ditu.
for i in $( ls *.JPG); do
convert $i GRISPLANTILLA.jpg -compose Blur -set option:compose:args 10 -composite $i.jpg
convert $i.jpg -sigmoidal-contrast 5x40% $i
done
rm *.JPG.jpg

greyIMG_3840

mencoder mf://*.JPG -mf w=1600:h=900:fps=24:type=jpg -ovc lavc -lavcopts vcodec=mjpeg -oac copy -o atadi1.avi

— Bideoa montatzeko bideo editorea Kdenlive.

Aurrerago egiteko: Argazki kamara SD txartel azkarrago batekin testeatu ea idazketa abiadura azkarrago batekin frame arteko denbora gutxitzea lortzen den. Bideoan agertzen diren elementuen mugimendua horren azkarra izan ez dadin.
10 classeko SDHC txartelak ez du prozesua azkartzen, 3 minututan 99 argazki txartel motelarekin eta 101 azkarrarekin. Ultra Intervalometer scriptaren gutxieneko denbora argazki artean segundu batekoa da. Argazkiak bata bestearen atzetik jarraian ateratzeko script errez bat du CHDK softwareak (kameraren botoia sakatuta edukitzearen parekoa da): amaitezina.lua. Testu editore baten ondorengoa idatzi eta SD txarteleko SCRIPT karpetan pegatu:

--[[
@title Amaitezina
]]
press("shoot_full")
repeat sleep(1000)until false

Emaitza 99 argazki minutu bakarrean eta mugimendu suabeagoa lortzen da time-lapsean.

— Android eta Iphonerako antzeko bideoak osatzeko gai diren aplikazioak badaude, baina bigarren eskuko kamara xume batekin egiteak ez du kolorerik #hackitensaiatzengara.