Auggie Shop

Auggie Shop online denda martxan jarri dugu. Ez, ez daukagu internet bidez kristoren salmentak egiteko asmorik. Ez eta Korreo kaleko denda ixtekorik ere. Baina lokal berri bat alokatu eta denda bat irekitzea baino askoz merkeagoa da online denda bat jartzea. OpenCart software librea erabili dugu, Librezalen daukazu euskerazko bertsioa deskargatu nahi baduzu. Bueno, ordenagailuekin katxarreatzen ere piska bat jakin behar da horrelako denda bat online montatu ahal izateko, bakizu, frikia. Baina hortarako daukagu mantenimenduko mutila.

Oraindik baditu hobetu beharreko gauzak, txartelarekin ordaintzeko aukera adibidez. Baina nola erantzuten duen ikusi bitartean ez daukagu saltsa hoietan sartzeko asmorik.

Dendan daukagun arroparen zati bat katalogatzeko aukera ere ematen digu. Orain etxetik zuzenean kotilleatu dezakezu zer daukagun salgai —bale, argazkiak ez dira beste munduko gauza, saiatuko gara hurrengorako hobetzen; argazkilaria bazara jasoko genituzke zure aholkuak, laguntza edo utz diezagukezun materiala. Modeloak ere onartzen ditugu.

Gustoko baduzu, partekatu.

PD: zuk ere online denda bat jarri nahi baduzu —Tolosa edo inguruetakoa bazara hobe— botako dizugu esku bat. Jarri gurekin kontaktuan.

Smoke filma orain euskeraz

Gure dendari izena ematen dion Smoke pelikula euskeraz ikus daiteke, bueno, audioak ingeleraz egoten jarraitzen du, baina euskerazko azpidatziak prest daude.

Sustatun zioten lehengoan 2011 euskerazko azpidatzien urtea izan dela. Ekimen interesgarriak abiatu dira euskal sarean internetetik jaitsitako pelikulak euskerazko azpidatziekin ikusi ahal izateko. Hor daude Azpitituluak.com, Opensubtitles euskeraz eta Jatorrizkobertsioa.com.

Guk gure aportazioa egin nahi genuen eta, nola ez, Auster eta Wangen Smoke pelikula itzuli dugu euskerara. Inork euskerazko azpidatziekin ikusi nahiko balu bilatu Smoke[1995]DvDRip[Eng]-BoBo SuBS (700Mb) edo Smoke 1995 DVDRip H264 AAC Gopo (1865Mb) fitxategiak ohiko torrent edo deskarga lekuetan eta azpidatzietarako Smoke.srt fitxategia deskargatu.

Nola egin ez dakizuenentzat, filmak azpitidatziekin ikustea erreza da. Bi fitxategi behar dira, bat filma bera eta bigarrena azpitidatzien testu fitxategia. Biei fitxategi izen berdina jarri, lehenengoak avi, mpg edo dena delako video formatua edukiko du eta bigarren fitxategiak srt. Gero VLC bezelako bideo programa batekin ireki eta listo.  Informazio gehiagorako irakurri azpitituluak.com-eko wikia.

auggie pelikulako kaptura

DESKARGA: Smoke.srt