Kultur Moda Donostian

Tolosan maiatzean egin zuten bezela datorren asteburuan Kutxa Kultur Zirkuitua izango da Donostian. Kultur Zirkuituaren barruan moda diseinatzaile gazteen lehenengo erakusketa egingo dute, Kultur Moda. Donostiako Reyes Catolicos-en egongo da karpa, diseinatzaileen standak, pasarela, dj-ak, erakusketak, tailerrak, musika zuzenean… SurfinKaos, Lolas Club eta Ibon Casas ikusi ahal izango dira Reyescatolicosen. Gazteszenan berriz, Klaus & Kinski eta Joe Crepusculo ikusi ahalko dira. Bazen garaia Kutxak ohiko kirol ekitaldiak antolatu eta kreditutako dirua kobratzeaz gain zerbait berria antolatzeko. Buelta bat eman beharko da.

Amerikanuak, teaserra prest

Nacho Reig eta Gorka Bilbaok, Amerikanuak izeneko film-dokumentala amaiturik izango dute dagoeneko, Nevadara artzai joandako euskaldunei buruzkoa da. Teaserra prest daukate eta filma Donostiako Zinemaldian ikusi ahal izango da. Hala ere, urrian Gernikan emateko asmoa dute eta datorren urtean ziurrenik telebistaz ikusi ahal izango dugu. Soinu banda Audience gernikarrena da, Berde Produkzioaken Vimeo kontuan ikus litezke gernikarrek Mungiako Lamiña estudioetan grabaturiko bideo labur batzuk. Entzuten dena eta grabatutako paisaiak ikustea soilik merezi du.

Orain, Debolex

ETB3an botatzen duten 10 minutuko saio bat da, Orain. Zarauzko Debolexek ekoiztutako bideoak dira. Euskal Herriko kulturarekin zerikusia duten kapsula txikiak grabatzen dituzte. Musika, pintura, dantza, diseinua, moda, argazkigintza, eskaparatismoa… Gusto haundiarekin egindako bideoak, plano eta musika ondo aukeratuekin. Diafragma zabalekin, desenfoque eta bokeh askorekin. Beraien Vimeo kanala ikustekoa da.

Baina horretaz gain Debolexekoek bideo musikalak, iragarki komertzialak eta lan gehiago dituzte euren web orrian ikusgai. Ez galdu Debolexen freshfilmak. Pena merezi dute eta.

Gure proposamenak Orain saio berriak egiteko, Marta Teran edo Nora Izagirre, noski.

Vimeon ikusi Debolexen bideoa.

Street style blogak

Interneten jendearen parteahartzea gero eta haundiagoa da edukiak gehitzeko garaian, duela urte batzutatik hona irakurle/ikusle soil izatetik irakurle/ikusle + idazle/sortzaile izatera pasa gara sarean. Gero eta errezagoa da edukiak gehitzea eta elkar-trukatzea sarean. Orain jendeak berak sortutako musika, argazkiak, marrazkiak, ideiak gero eta gehiago igotzen ditu sarera. Sarea informazioz josia dago, filtroak behar ditugu interesgarria zaigunera iristeko.

Moda munduan asko igo den tendentzia bat, street style blogak dira. Trendyenak kalean nola janzten diren erakusten digute argazki bidez blog hauek. Errebistak, pasarelak, telebista, fotocallak oso ikusiak daude, eta noski, medio eta korporazio haundiengatik kontrolatuak. Blog hauek, XXI. mendeko moda fanzineak, kalean nola janzten dugun erakusten digute. Moda sortzaileentzako ere ispirazio iturri bihurtu dira, batzuk gainera, izugarrizko eragina lortu dute piskanaka moda munduan.

Pasareletako lehenengo lerroetako aulkietan egotera pasa dira blogariak, edozein errebistako kritiko batek adina indar hartuz. Moda blogarien muturreko adibide moduan hor dago Tavi Gevinson, 13 urte besterik ez ditu eta bere blogarekin dagoeneko izugarrizko zeresana ematen ari da moda inguruko blog eta aldizkaritan. New Yorkeko moda desfile garrantzitsuenetara gonbidatzen dute.

Marc Jacobs berak pasa den martxoaren 7an Facebook bidez erakutsi zuen bere kolekzioa, normalean 1.000 pribilegiatuk primizian ikus dezaketen desfilea, sare sozialaren bidez 700.000 pertsonek ikusi ahal izan zuten zuzenean.

Street style inguruan mugitzen diren blog batzuen linkak uzten dizkizuegu:

  • Face Hunter. Streetstyle Londresen. Streetstylea lantzen duten blogen munduan zaharrenetakoa.
  • The Sartoralist. Time rebistak “Top 100 Design influencer” bezela izendatua. Argazki bakoitzeko komentario mordoarekin.
  • Stil in Berlin. Izenak dioen bezela, streetstylea Berlin.en.
  • Street Peeper. Mundu guztiko atalak dauzka honek, NY, London, Paris, Tokyo…
  • Altamira NYC. Modeloak pasareletatik kanpo “harrapatuak”, kaleko arropaz jantziak.
  • Click/clash. EE.BB.etako East Coast style. Link mordo interesgarriekin.
  • Style Defined. New York street style, SOHOko festak, etab.
  • Lelook. Ezagutu genuen lehenengo streetstyle bloga, jendearen estiloa baloratzeko botazio sistemarekin.

Marta Terán diseinatzaile bilbotarraren bideoa Fashion TVn

Sarean genbiltzala Marta Teránek Bartzelonako Gaudí Pasarelan egin zuen 2004-2005eko udazken-neguko kolekzioaren aurkezpena aurkitu dugu.

Kolekzio hau Auggie denda ireki aurrekoa da, eta hor agertzen den arroparik ez daukagu dendan. Baina Marta, gure dendan diseinatzaile garrantzitsuenetakoa denez ona ekarri dugu bideoa.

Bideo originala: FTV

Eusko Jaurlaritzak gaztelera eta Internet Explorer erabiltzera behartzen gaitu

Dendari bakoitzak merkealdi garaiaren hasera eta bukaera markatzen duen orri bat jarri behar du dendaren kanpokaldean bistan. Orri hori Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak ematen du. Gauzak errazteko aplikazio bat jarria dute web bidez.

Erabiltzailea eta pasahitza sartu ondoren, dendariok soilik ikus dezakegun orri batean gaztelera erabiltzera behartuak gaude. Nahiz eta hizkuntza aldatzeko esteka bat eduki, ez dago euskarazko orririk. Hori bai, gero eskaparatean jarri beharreko orria bi hizkuntzatan ateratzen da.

Horretaz gainera Firefoxekin orriak ikustea lortzen dugu, baina datak sartzeko duen sistema dela eta (pop up lehioen bidez, ezin dira datak teklatu bidez sartu) ezin izan dugu formularioa bete. Horregatik Internet Explorerra eta Windows erabiltzera derrigortuak gaude.

Arazoa ezkutuan dagoenez, ez zaie aldatu beharrekoa irudituko. Dendaria izan behar da akatsa ikusteko eta erabiltzaile eta pasahitza beharrezkoak dira. 2007/08 neguko merkalditan konturatu ginen hontaz, pasa genien abixua eta eskerrak eman zizkiguten akatsa detektatzeagatik. 2008ko udarako merkealdietan denak berdin jarraitzen zuen eta urtebete igaro ondoren denak berdin jarraitzen du eta okerrena, urte mordo batean horrela jarraituko duenaren itxura guztia duela.

Paul Austerren Wikipediako sarreran Auggieko argazki bat

Jakingo duzuenez Wikipedia internetez kontsulta daitekeen entziklopedia bat da. Boluntarioek idazten dute musutruk bertan eta 250 hizkuntza ingurutan idazten da. Oso egokia da edozein gairen inguruan informazioa aurkitzeko. Ia denari buruz badago zerbait idatzirik bertan, batez ere ingelerazko Wikipedian.

Gure dendaren izena, Auggie, Paul Austerren pertsonaia batetik dator, gure idazlerik gogokoena. Pasa den urteko Donostiako Zinemaldian epaimahai buru izan zen gainera. Olatzek eta bere hiloba Larak, Paul, Donostiako Maria Cristinan topatu zuten ‒kasualitatez?‒ eta argazki bat atera zuten hirurak batera. Argazki hura Auggieko Flickrreko kontura igo genuen, gure dendarekin zerikusia duten argazkiak edukitzen ditugu bertan.

Kontua da, duela hilabete edo, Paul Austerri buruz ingelerazako Wikipedian informazioa bilatzerakoan, konturatu ginela Maria Cristinan atera genuen argazkia erabili dutela Paul Austerren artikulu hau ilustratzeko. Wikipediako argazkian klikatuz gero, argazkiaren informazio atalean jartzen du, Author: Olatz eta Leire. Kontentu gaude.

Paul Olatz eta Lara Wikipedian