Paul Auster ETBko Sautrela programan elkarrizketatua

Lehen ere zurrumurruak entzun arren, Boligorriak zabaldu.comen idatzi duen post baten bitartez enteratu gara Paul Austerri elkarrizketa egin diotela ETBko Sautrela programan. Dakizuenez Paul Auster gure idazlerik gogokoenetarikoa da, gure dendari “izena eman ziona”. Ez gara oso Sautrelazaleak, beti iruditu zaigu astuna Hasier Etxeberriak aurkeztutako programa. Badute zer ikasirik TVE2 kateko Pagina2 programatik, askoz arin eta atseginagoa. Han ere egin zioten elkarrizketa Pauli. Sautrelakoek elkarrizketa euskeraz egiten diote eta Paulek frantsesez erantzuten du. Azpitituluak euskeraz dauzka. Bideo originala EITBko orrian aurki dezakezue lautan zatituta. Guk hemen bideo osoa sartu dugu.

Kalean da Paul Austerren «Gizona ilunpean» eleberria

Gaur argitaratu da Paul Austerren «Man in the Dark» azken eleberria. Paulen jarraitzale garenez, Tolosako Babelen enkargatuak genituen bakoitzarentzt ale bana, baina Tolosara oraindik ez da iritsi. Lastima. Zai egongo gara. Euskeraz ere gaur argitaratu da, Oskar Aranak itzulia, eta Sustatun diotenez 18 eurotan erosi daiteke Alberdania argitaletxearen webean.