Marken salmentan esklusibitatea

Denda, marka eta bitartekarien artean itun moduko bat dago marken esklusibitatearen inguruan. Markak eta bitartekariek esklusibitate honekin jolasten dute denda bati arropa saltzerakoan. Zure inguruan inork ez duela marka hori salduko ziurtatzen dizute, horrela bezeroak arropa horren berdina erosi nahi badu piska bat mugitu beharko du.

Neurri honek kontsumitzailearen kontrakoa dirudi, arropa berdina herri bereko bi dendetan ez bait da salgai egongo eta horrela ezingo du arropa berdina aldameneko dendaren prezioekin konparatu. Baina era berean aldeko gauzak badauzka. Herri berean marka eta arropa aukera haundiagoa. Erosten duzun arropa beste pertsona batek herri berean janzteko aukera txikiagoa.

Herri ezberdinetan bi denda edo gehiago dauzkatenek abantailarekin jokatzen dute. Herri batean marka batekin esklusibitatea dute eta esklusibitatea ez duten bigarren herriko dendara eramateko aprobetxatzen dute arropa hori. Duela ez asko gertatu zaigun kasua da hau, Tolosa eta Lasarten denda bana duen batekin eta guk esklusibitatea dugun euskal diseinatzaile baten arroparekin. Dendari horri berehala abisua pasa genion eta baita diseinatzaileari ere. Noski haseran eskusak, barkamenak, —almazenean zeuden prenda gutxi batzuk izan dira—, —ez da berriro gertatuko— eta horrelakoak. Baina handik hilabetera berriro.

Guri ez zaigu interesatzen beste denda batek eduki dezakeen marka edo diseinatzalerik, biok gauza berdina saltzen egotekotan, nahiago dugu marka/diseinatzailea utzi eta beste zerbait bilatu. Baina badira gure dendan ikono bihurtzen ari diren diseinatzaile batzuk eta hoiek erraz uzteko ez gadue prest.

Justak ateratako Brucen bideoa

Bruce Sprgingsteenen sarreren zozketaren postean jarrita geneukan Justak (bi sarreren zozketaren irabazleak) Anoetako kontzertuan grabatu zuen bideoa. «Por petición popular», haserako orrira ekarri dugu. Justa eszenatokitik oso-oso gertu egon zen, gu Camp Nouen egon ginena baino askoz ere gertuago. Flickrren jarri ditugu Justak pasa zizkigun argazki batzuk eta Youtuben ateratako bideo gehiago. Ah! Mila esker berriro ekarritako loreengatik, Justa.

Bruce Springsteenen bi sarrera Justa Zubeldia Garmendiarentzat

Atzo Auggien egin genuen zozketan Bruce Springsteen Anoetan ikusteko bi sarreren zozketa Justa Zubeldia Garmendiari tokatu zitzaizkion. Hor bidaliko dugu Justa, Auggieko txapa pare batekin kontzertura “propaganda” egitera. Ea argazki bat bidaltzen diguzun hemen, gure webean jarri ahal izateko. Ondo pasa Justa!

Hurrengo zozketa New Yorkeko 5th Avenueko Apple Storean erositako 8 Gb-eko Ipod Nano bat izango da. Ez dauka beste edozein Applestoretan erositako ipod batekin diferentziarik, baina New Yorkeko 5.ean erosita dagoela esateak glamour gehiago ematen dio. ;-).

Ganadoras de dos entradas

Miota, Miriam Ponsa eta Muka denboraldi berrirako

Datorren udazkena/negua denboraldira begira gure dendarako marka berriak sartu ditugu.

Zarauzko Distrito dendako Karmeleren bidez Miota marka ezagutu genuen. Pilar de Miota, bilbotarrak bere marka propioa sortu du Inditex (Zara, TRF eta Pull and Bear) eta Franyi Panyi (Caramelo, Fórmula Joven eta Bimba y Lola) empresentzat lanean aritu ondoren. Kolekzio txiki bat aurkeztu ondoren gure dendarako “fitxatu” dugu.

Marta Teran bilbotarrak berriz, Bartzelonako Miriam Ponsa diseinatzailearen ordezkaria bidali zigun dendara, Miriam beraren senarra, oso jatorra. Soineko dotoreak aukeratu ditugu datorren udazkenerako.

Bilboko parte zaharrera joateako asmoa baduzue ez galdu Lasuite dendan sartzeko aukera. Beraiei esker ezagutu genuen Madrildik Katia Bandolowski eta Muriel Bourquinek zuzentzen duten Muka. Denboraz berandu genbiltzan marka ezagutu genuenerako, eta kolekzioa internet bidez egiteko aukera baino ez zitzaigun geratzen. Marka honek daukan arropa polita ikusita erabakia hartu eta datorren udazkenerako Auggien izango ditugu. Irrikitan gaude hurrengo kolekzioa zuzenean ikusi ahal izateko.

Linkak: MiotaMiriam PonsaMuka

Muka web

Denboraldi berriko arropa hasi da iristen

Merkealditako garaia bukatzen joan den einean denboraldi berriko arropa iristen hasi zaigu. Oraindik gauzak falta dira baina piskanaka kolekzio berria osatzen goaz, tartean Marta Terán bilbotarra eta Nora Izagirre lasartearraren arropa. Post hau ilustratzeko argazkiaz gainera gure flickrreko kontuan ikus dezakezue 2008ko udaberri/udara denboraldiko zenbait argazki.

2008 udaberria/udarako arropa