Iñauteriak Auggieko eskarapatean

Iñauterietarako herria bunkerizatzen dugu dendariok azken urteetan izan diren leiho puskatuak direla-eta, susto bat hartu nahi ez baduzu, badaezpada. Herriak gerrarako itsura hartzen du, iñauterietakoa beharrean. Elkarteen sarrerak bezela piskanaka dendari batzuk bere panelak apaintzen dituzte, GKO-Gallerykoek margotu duten Herrementari kaleko animalien janari denda bezela.

Aurten Parisen izan garenez Mano Negraren Puta’s Fever diskoari omenaldi txiki bat egin diogu Moulin Rouge-ko bedetteekin. Gustatu izana espero dugu. Gure fan number oneari, Adakiko Tomasi asko gustatu zitzaion. ;-)

Auggie au Iñauteriak

Diseinatzaile berria Auggien, Gori de Palma

Diseinatzaile berria daukagu Auggien. Bere ordezkaria, Juanito Piquete, dendan azaldu zen kolekzioa erakustera eta egiten zuen lana ikusita konbentzitu gintuen.

Gori de Palma Mallorcan jaio zen 1976ean. Bere webeko bio atalean dioenez haseratik kolore beltzaren inguruan oinarritu omen du bere lana. Gure dendan daramagun ildorako egokia, ez? Nahiz eta azkenaldian inoiz baino koloretsuago gauden.

Horretaz gain afterpunk, industriala, gogorra, zorrotza eta sexuala bezela definitzen du bere lana. Hala ere Swarovsky, Vans, American Apparel eta General Opticasekin lan egin du. Bartzelonako CCCB eta Madrilgo Circulo de Bellas Arteseko zenbait erakusketetan parte hartu du, arte, moda eta kontsumoaren inguruan bere ikuspuntu kritikoa azalduz.

Gori de Palmak diseinaturiko kamixeta bat oso sonatua izan zen prentsa nazionalean. Kamixetak, sabelean, koroadun feto baten eskeletoa zeraman , Letizia Espainiako printzesa haurdun zegoen garai berean.

Duela gutxi Écorché aurkeztu du, bere azken kolekzioa. Aurkezpenaz hitzegiten duten linkak eta bideo bat uzten ditugu:

Agente-KUnderscoreNeo2

Marta Terán diseinatzaile bilbotarraren bideoa Fashion TVn

Sarean genbiltzala Marta Teránek Bartzelonako Gaudí Pasarelan egin zuen 2004-2005eko udazken-neguko kolekzioaren aurkezpena aurkitu dugu.

Kolekzio hau Auggie denda ireki aurrekoa da, eta hor agertzen den arroparik ez daukagu dendan. Baina Marta, gure dendan diseinatzaile garrantzitsuenetakoa denez ona ekarri dugu bideoa.

Bideo originala: FTV

Nora Izagirre Gaztezulo aldizkarian

Azkenaldian ez dugu ia posteatzen gure blogean, bueno bloga ireki genuenetik ez gara egunero idaztekoak sekula izan. Eta badirudi zerbait idazten dugun aldiro Nora Izagirre diseinatzailearekin duela zerikusia. Gauzak ondo dihoazkionaren seinale. Aldi hontan Gaztezulo aldizkarian egiten diote elkarrizketa eta azaleko argazkia ere euskal diseinatzailearentzako da. Bale, ez da Vogue aldizkaria, baina aldizkari txiki hontan gustora irakurtzen dira gure ingurukoak, askotan kanpokoaz bertakoaz baino gehiago jakiten dugu-eta.
Gaztezuloko webean ere argitaratu dute elkarrizketa.

Eusko Jaurlaritzak gaztelera eta Internet Explorer erabiltzera behartzen gaitu

Dendari bakoitzak merkealdi garaiaren hasera eta bukaera markatzen duen orri bat jarri behar du dendaren kanpokaldean bistan. Orri hori Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak ematen du. Gauzak errazteko aplikazio bat jarria dute web bidez.

Erabiltzailea eta pasahitza sartu ondoren, dendariok soilik ikus dezakegun orri batean gaztelera erabiltzera behartuak gaude. Nahiz eta hizkuntza aldatzeko esteka bat eduki, ez dago euskarazko orririk. Hori bai, gero eskaparatean jarri beharreko orria bi hizkuntzatan ateratzen da.

Horretaz gainera Firefoxekin orriak ikustea lortzen dugu, baina datak sartzeko duen sistema dela eta (pop up lehioen bidez, ezin dira datak teklatu bidez sartu) ezin izan dugu formularioa bete. Horregatik Internet Explorerra eta Windows erabiltzera derrigortuak gaude.

Arazoa ezkutuan dagoenez, ez zaie aldatu beharrekoa irudituko. Dendaria izan behar da akatsa ikusteko eta erabiltzaile eta pasahitza beharrezkoak dira. 2007/08 neguko merkalditan konturatu ginen hontaz, pasa genien abixua eta eskerrak eman zizkiguten akatsa detektatzeagatik. 2008ko udarako merkealdietan denak berdin jarraitzen zuen eta urtebete igaro ondoren denak berdin jarraitzen du eta okerrena, urte mordo batean horrela jarraituko duenaren itxura guztia duela.

Nora Izagirre diseinatzailea Haize Berria sarien irabazle

Atzo gauean Donostiako Maria Cristina hotelean hitzartuta geunden Noticias de Gipuzkoak antolatzen zituen Haize Berria sariak zirela-eta. Aurretik Nora Izagirre eta bere familiarekin geratu ginen guztiak batera joateko. Sartu ginenerako ekitaldiko prestaketa aurrera zihoan, hall-ean kazetari bat Paco Ibañezi elkarrizketa egiten ere ikusi genuen. Sarien aurkezpenerako Joxe Felipe Auzmendi aukeratu zuten eta bere txiste enpalagosoak jasan behar izan genituen.

Egunkariko zuzendariak hitzegin ondoren diseinatzailerik hoberenaren saria aurkezteko garaia iritsi zen Kimetz ileapaindegiko Javier Jauregi epaimahaikidearen eskutik. Gustora entzun genuen Nora Izagirreren izena, gure bezeroek jakingo duten bezela Nora Izagirreren diseinuak Auggien salgai dauzkagu-eta.

Ondoren gure txanda iritsi zen. Gure sailean Donostiako Noventa Grados denda zegoenez, bertara iritsi ginen arte burutik ez zitzaigun pasa ere egin saria irabazi genezakeenik. Horretaz gainera Asociación Mide, Soul, Minimil, Loreak Mendian, Goiuri, North Company eta Auzmendi ere hor zeuden. Baina Stylo aldizkariko azken alean, Norari eta guri soilik eskeini ziguten orrialde oso bana, gainontzekoei berriz orri erdia. Horrek momentu batean gure itxaropena piztu zuen, baina azkenean pronostiko guztiak betez Marcial Muñozen dendarentzako izan zen saria.

Ondoren edaria, pintxoak, musika eta jendea. Zorionak ba, batez ere Nora Izagirreri eta baita Noventa Grados dendari ere.

Linkak: Noticias de GipuzkoaNoventa Grados.
Argazkiak: Flickr.

Haize Berria sariak

Haize Berria sarirako hautatu gaituzte

Noticias de Gipuzkoa egunkariak Stylo bere gehigarriaren bidez Haize Berria izeneko sariak antolatzen ditu urtero. Aurtengoa hirugarrengo edizioa da eta moda munduari eskeinia dago. Sail ezberdinetan denda eta diseinatzaile gipuzkoarrak hautatu gaituzte, tartean, guk dakigula, Nora Izagirre diseinatzaile lasartearra, Noventa Grados eta Minimil Donostiako dendak. Sari banaketa datorren osteguna 29 Donostiako Maria Cristina hotelean izango da.

Auggien kazetari bat eta argazkilari bat izan ditugu bixitan, dirudienez artikulu edo aipamenen bat aterako da Stylo aldizkarian.

Haize Berria

Urtebete egin dugu

Gezurra badirudi Auggie dendak gaur urtebete egin du. Oso urte ona eta aberasgarria izan da guretzat. Bezero berriak ezagutu ditugu, errepresentanteekin loturak estutu, enpresa bidaiak egin, kontzertuetara joan… esan bezala primerako urtea.

Hala ere, datorren urte hau oraindik ere hobea izatea espero dugu eta horretarako ideia ugari dugu buruan. Beraz, adi egon gure web orriarekin!

Bitartean, mila esker Auggie dendatik pasa zareten guztiei eta ongi etorri bezero berri guztiak.