2011.eko Abenduak 24.
Denda.
Gure dendari izena ematen dion Smoke pelikula euskeraz ikus daiteke, bueno, audioak ingeleraz egoten jarraitzen du, baina euskerazko azpidatziak prest daude.
Sustatun zioten lehengoan 2011 euskerazko azpidatzien urtea izan dela. Ekimen interesgarriak abiatu dira euskal sarean internetetik jaitsitako pelikulak euskerazko azpidatziekin ikusi ahal izateko. Hor daude Azpitituluak.com, Opensubtitles euskeraz eta Jatorrizkobertsioa.com.
Guk gure aportazioa egin nahi genuen eta, nola ez, Auster eta Wangen Smoke pelikula itzuli dugu euskerara. Inork euskerazko azpidatziekin ikusi nahiko balu bilatu Smoke[1995]DvDRip[Eng]-BoBo SuBS (700Mb) edo Smoke 1995 DVDRip H264 AAC Gopo (1865Mb) fitxategiak ohiko torrent edo deskarga lekuetan eta azpidatzietarako Smoke.srt fitxategia deskargatu.
Nola egin ez dakizuenentzat, filmak azpitidatziekin ikustea erreza da. Bi fitxategi behar dira, bat filma bera eta bigarrena azpitidatzien testu fitxategia. Biei fitxategi izen berdina jarri, lehenengoak avi, mpg edo dena delako video formatua edukiko du eta bigarren fitxategiak srt. Gero VLC bezelako bideo programa batekin ireki eta listo. Informazio gehiagorako irakurri azpitituluak.com-eko wikia.

DESKARGA: Smoke.srt
2011.eko Uztailak 4.
Denda.

Link: galeria facebooken
2011.eko Maiatzak 30.
Denda,
Musika.
Iritsi zen eguna eta heldu zen Eneko MobyDick dendara, tipo haundi bezain jatorra. Soinu frogak egin, patxaranarekin eztarria berotu eta hasi zuen kontzertua, abesti propio eta bertsioekin, Anariren «Desnudame» eta Mikelen «Baga, biga, higa» tartean. Leireren gozamenerako Johnny Cash-en «Folsom Prison» ere jo zuen, bai eta Velveten «Venus in Furs» eta Pink Floyden «Wish you were here», eta bisak amaitzeko Britney Spears! Bale zuriak Iturriza jauregiko harritzarrak dardararaztea lortu zuen.
Banjoa ekartzeaz damutu zen Bi.fm-en grabatu zuen «Personal Jesus» bertsioa asko gustatu zitzaigula esan genionean, baina horrek beste baterako izan beharko du, agian datorren ostiralean Donostian edo ekainak 11n Zarauzko Rockumentaletan dituen kontzerturen batean. Gure dendakoa galdu bazenuen, oraindik garaiz zabiltz.
Eneko, ea noiz ikusten zaitugun dobroa jotzen!
2011.eko Maiatzak 19.
Denda.
Maider Alzagak bidali dizkigu, udako kamixetei atera dizkien argazki berriak.

Honen kontura, gure facebookean irakurri duzue agian, Zarak Madierren soinekoetako bat plagiatu duela.
2011.eko Martxoak 22.
Denda.
Maider Alzagak denboraldi hontarako egin dizkigun kamixeta eta soinekoak erakusteko moldatu dugun bideoa. WillyRoaren ardibueltatik idea hartuta.
2010.eko Urriak 21.
Denda.
Audience taldeari Debolexekoek grabatutako Orain kapitulua ikusiz geroztik jarraitzen dugu ETB3ko saioa. Tolosako grafikaren liburua zabaltzeko egindako bideoa igo genuenean jarri ziren gurekin kontaktuan saio bat egiteko. Hasiera batean harrituta aukeratu gintuztelako eta piska bat lotsatuta telebistan hitzegin behar genuelako. Baina lantaldeagatik bereziki eta erabiltzen dituzten reflex kamera txikiak eta audio ekipoagatik (ez daukate alkatxofarik edo pertigarik) oso eroso egon ginen. Mila esker Debolex eta ETB3. Lan bikaina.
2010.eko Uztailak 1.
Denda.
Iritsi da udara eta berriro merkealdian sartu gara. Beti bezela, haseran %30ean eta uztailaren 1ean, ez goizago eta ez beranduago, kaleetan buelta bat eman eta horrenbeste portzentaia kartel ikusita merkealdia gero eta goizago hasten dela ematen badu ere. Eta gero horrela etortzen da dendan lehenbiziko aldiz sartzen den andrea, «ya me harás un pequeño descuentillo» eskatzen.
Aldi hontan gure eskaparatea ez dugu pintura akrilikoz pintantu, gu ere eskola sortzen hasiak garela ematen du :-p eta aldatzea erabaki dugu. Piska bat asperturik geunden eta aldi hontan inpresio digitalera tira dugu. Beti bezela DIY (Do It Yourself) noski. Life aldizkaritik ateratako bi lagunen arteko telefono elkarrizketa jarri, eta dialogoak oraingoz, Auggieko merkealdiari buruz hitzegiten du, baina dialogoak aldatzeko asmoa daukagu, zerbait burutsua aportatzen baduzue, gu jartzeko prest!

2010.eko Ekainak 21.
Denda,
Musika.
Kristoren erakustaldia eman zigun Giorgio Bassmattik pasa den ostiralean bere ahotsa eta gitarra txiki batekin, gantxoa badu tipoak, Auggie Wren knock out uzteko modukoa. Irakurri Bassmatti beraren eta Iturriren kronikak. Argazkiak gehitzen joango gara album hontan eta ez gara nekatuko denei eskerrak berriro emateaz.

2010.eko Ekainak 11.
Denda,
Musika.
Datorren osteguna 17an, 1000 egun betetzen ditugu Auggien. 1000 egun gure dendarekin txapa ematen, arropa aukeratzen, musika entzuten, irakurtzen, bezeroekin hitzegiten, saltzen… Bueno 2 urte eta ia 9 hilabete besterik ez dira, Erroma eraikitzen egun gehiago pasa zituzten!
Ospatzeko, hurrengo ostirala 18an, 19:30etan, kontzertu txiki bat egingo dugu dendan bertan, Giorgio Bassmattirekin. Tabernetan jotzea ez zaiola gustatzen eta Vaya Tela! Tourrarekin hasi da, 19an Donostiako La Fábrica de Coloresen jotzen du. Bideo txiki bat prestatu dugu, kontzertua promozionatzeko, Paul Austerren, Auggie Wren pertsonaia eta Giorgio boxeoan jarri ditugu…
Azaldu nahi baduzue, orain badakizue ba, gonbidatuta zaudete Bassmattiren abestiak entzutera.
2010.eko Maiatzak 21.
Argazkigintza,
Denda.
Tolosako grafika piska bat, katalogo txiki batean bilduta:
« Aurrekoak