Braderie Corleone, Little Italy, Tolosa

Denda ireki genuenean Alde Zaharra zen Tolosako dendarien elkarteetako bat. Partaide izan ginen. Egon ginen bileretako batean, han erabakiak «lau lagunen» artean hartuak zeudela konturatu ginen. Komunikabide lokaletan behin eta berriro beste denden izenean bere burua azaltzeko helburua baino ez zutela iruditu zitzaigun. Giroa ez zen ona. Gainontzeko dendariek ideiak aportatuagatik ere ­«kupulak» erabakia hartua zuten. Enpresa bati dirutza bat ordaindu zitzaion ideia berritzaile bat aportatzeko: Alde Zaharrak antolatutako zozketa bateko irabazlea antigoaleko kotxe batean paseatuko zuten dendaz denda opariak jasotzeko. Horrelako ideietan dirua utzi baino, nahiago izan genuen elkartetik baja eman eta beste asmo batzuk aurrera gure dendatik atera: zozketa bat edo beste, edo musika kontzertu txikiak antolatu.

Tolosa&Co elkartu zenean ere ez zitzaigun iruditzen gauzak asko aldatzera zihoazenik eta badirudi aurten Braderirako hartu duten erabakiarekin konfirmatzen dela.

Azken bi urteetan Tolosa&Cok antolatzen duen Braderiean parte hartu dugu. Elkarteko kide ez ginelako 2011ean 35€ eskatu zizkiguten eta 2012an 100€. Hori zen gure arropa Tolosa&Co.k antolatutako egun hortan gure denda aurrera atera ahal izateko ordaindu beharreko prezioa. Tolosa&Coko bazkide izateko hilean 16€ ordaintzen omen dira, beraz elkarteak ematen zigun egun bateko «zerbitzuagatik» 100€ ordaintzea ondo ordaindurik zegoela iruditzen zaigu.

Aurten aukera hori ere ez digute eskeintzen, ezin dugu Braderiean parte hartu Tolosa&Coko bazkide egiten ez bagara. Hau da, edo gurekin zaudete, edo kanpoan zaudete, Corleonetarrak bezela. Urte bukaeran elkartean dauden dendari kopurua igo egin dela esango dute gainera. Eta lehen argi bagenuen, orain argiago, ez dugu elkarte hortako partaide izan nahi, ez horrela. Baina Braderie egunean guk ere outlet arropa merke izango dugu, denda barruan bada ere.

Mafia Guy

Argazkia: sacks08.

Erantzun bat “Braderie Corleone, Little Italy, Tolosa” bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude