Modatik: Nora eta Mitanovski Balenciaga Museoan

Larunbatean, Balenciaga Museoan, Nora Izagirreren udarako kolekzioa pasatzen zuten Modatik ihardunaldien barruan. Aitzakiarekin hara hurbildu ginen. Noraren kolekzioa ikusia eta aukeratuta geneukan dagoeneko, udaran dendan salgai izango bait dugu zorionez, hala ere, pasarelan ikusteko aukera ez genuen galdu nahi. Modeloak, orrazkerak, makillajea, argiak…

Aurretik Musikeneko Iker Jiménez eta Maite Colásek biola kontzertu bat eman zuten, jendearen marmarraren artean eta musikariak ikusteko leku eroso batean ez zeudelako –albo batean geneuzkan– emanaldia luzexamarra egin zitzaigun. Noraren desfile garaian, bere lagun batek, PLV Havocek jarri zuen ahotsa –ea eskenatoki batean ikusteko aukera dugun aurki–.

Lucrecia Dalti zorte gaiztoagoa erori zitzaion. Bi desfileen artean kafetegi alboan antolatu zuten emanaldia. Taulagaina biolajotzaileena baina hobea zen, baina audientzia 10, eta ez da puntuazioa, kontzertua ikusten egon ginen gutxigorabeherako pertsona kopurua baizik. Jendeak kafetegira aldegin zuen, kontzertutik paso egin eta gainera hor alboan zarata atera. Pena da horrelako musikari bat ikusteko aukera ez aprobetxatzea.

Azkenik Marko Mitanovski serbiarraren desfile desiratua. Lady Gaga eta Skunk Anansieko Skin jantzi izan dituela jakinda, dena esanda zegoen. Eta bere larru, luma, kolore beltz, korpiñoak, zuriz pintaturiko aurpegiak eta adardun pelukekin ez zigun kale egin. Bere desfileko bideo txiki bat uzten dizuegu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude