Usopop festibala Saran

Dagoeneko enteratuko zineten Usopop Festibalaren 2. edizioa izango dela abuztuaren 27an, Saran, Lizarreta gainan. Tartean Mursego eta MobyDick, zein baino zein gomendagarriagoak. Gainontzeko taldeak ez ditugu ezagutzen baina Bostgehio saratarrekin kolaboratu duen Francois & The Atlas Moutains-ek deitu digu atentzioa bere lo-fi musika lasaia eta Francoisek berak animatutako bideoek.

Ikusi festibalaren bideoa, papiroflexia eta stopmotiona. Ah! eta sarrera 9 euro baino ez.

Erantzun bat “Usopop festibala Saran” bidalketan

  1. Mundiala lekua eta kontzertua. Eneko MobyDick, Laboaren Baga, Biga, Higa abesten hasi bezain pronto Mursego igo zen sorpresaz laguntzera. Gero Zaldi Basatiak abesten lagundu zion atzera Enekok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude