Orain, Debolex

ETB3an botatzen duten 10 minutuko saio bat da, Orain. Zarauzko Debolexek ekoiztutako bideoak dira. Euskal Herriko kulturarekin zerikusia duten kapsula txikiak grabatzen dituzte. Musika, pintura, dantza, diseinua, moda, argazkigintza, eskaparatismoa… Gusto haundiarekin egindako bideoak, plano eta musika ondo aukeratuekin. Diafragma zabalekin, desenfoque eta bokeh askorekin. Beraien Vimeo kanala ikustekoa da.

Baina horretaz gain Debolexekoek bideo musikalak, iragarki komertzialak eta lan gehiago dituzte euren web orrian ikusgai. Ez galdu Debolexen freshfilmak. Pena merezi dute eta.

Gure proposamenak Orain saio berriak egiteko, Marta Teran edo Nora Izagirre, noski.

Vimeon ikusi Debolexen bideoa.

2 iruzkin »

  1. auggie
    Martxoa 29, 2010 @ 7:42 pm

    Bideo hauek ikusten ari ginela, Herederos de Rowani eskeinitako saioan, Auggien egin genuen pinhole kamara erakusten du Mr.Roscok. Aipatzen dituen Tolosako neskak, gu gara. ;)

  2. Orain Auggie | Auggie
    Urria 21, 2010 @ 7:58 am

    [...] taldeari Debolexekoek grabatutako Orain saioa ikusiz geroztik jarraitzen dugu ETB3ko saioa. Tolosako grafikaren liburua zabaltzeko egindako [...]

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. Aipurako URLa

Iruzkina idatzi