Nora Izagirre diseinatzailea Haize Berria sarien irabazle

Atzo gauean Donostiako Maria Cristina hotelean hitzartuta geunden Noticias de Gipuzkoak antolatzen zituen Haize Berria sariak zirela-eta. Aurretik Nora Izagirre eta bere familiarekin geratu ginen guztiak batera joateko. Sartu ginenerako ekitaldiko prestaketa aurrera zihoan, hall-ean kazetari bat Paco Ibañezi elkarrizketa egiten ere ikusi genuen. Sarien aurkezpenerako Joxe Felipe Auzmendi aukeratu zuten eta bere txiste enpalagosoak jasan behar izan genituen.

Egunkariko zuzendariak hitzegin ondoren diseinatzailerik hoberenaren saria aurkezteko garaia iritsi zen Kimetz ileapaindegiko Javier Jauregi epaimahaikidearen eskutik. Gustora entzun genuen Nora Izagirreren izena, gure bezeroek jakingo duten bezela Nora Izagirreren diseinuak Auggien salgai dauzkagu-eta.

Ondoren gure txanda iritsi zen. Gure sailean Donostiako Noventa Grados denda zegoenez, bertara iritsi ginen arte burutik ez zitzaigun pasa ere egin saria irabazi genezakeenik. Horretaz gainera Asociación Mide, Soul, Minimil, Loreak Mendian, Goiuri, North Company eta Auzmendi ere hor zeuden. Baina Stylo aldizkariko azken alean, Norari eta guri soilik eskeini ziguten orrialde oso bana, gainontzekoei berriz orri erdia. Horrek momentu batean gure itxaropena piztu zuen, baina azkenean pronostiko guztiak betez Marcial Muñozen dendarentzako izan zen saria.

Ondoren edaria, pintxoak, musika eta jendea. Zorionak ba, batez ere Nora Izagirreri eta baita Noventa Grados dendari ere.

Linkak: Noticias de GipuzkoaNoventa Grados.
Argazkiak: Flickr.

Haize Berria sariak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude