Paul Auster ETBko Sautrela programan elkarrizketatua

Lehen ere zurrumurruak entzun arren, Boligorriak zabaldu.comen idatzi duen post baten bitartez enteratu gara Paul Austerri elkarrizketa egin diotela ETBko Sautrela programan. Dakizuenez Paul Auster gure idazlerik gogokoenetarikoa da, gure dendari “izena eman ziona”. Ez gara oso Sautrelazaleak, beti iruditu zaigu astuna Hasier Etxeberriak aurkeztutako programa. Badute zer ikasirik TVE2 kateko Pagina2 programatik, askoz arin eta atseginagoa. Han ere egin zioten elkarrizketa Pauli. Sautrelakoek elkarrizketa euskeraz egiten diote eta Paulek frantsesez erantzuten du. Azpitituluak euskeraz dauzka. Bideo originala EITBko orrian aurki dezakezue lautan zatituta. Guk hemen bideo osoa sartu dugu.

2 erantzun “Paul Auster ETBko Sautrela programan elkarrizketatua” bidalketan

  1. Ala, ez nuen blog hau ezagutzen ezta zuen denda ere! Zorionak urtebete egiteagatik, eta bide batez, hor ezkerrean azaltzen diren taldeak ikusita, gustu musikal ederra daukazue! (Eta literarioa, noski)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude