Toots & the Maytals Bilbon

Bi urte baina gutxiagoko denbora tartean bigarren aldiz bixitatzen gintuen Toots-ek Bilboko Kafe Antzokian. Aldi hontan giroa berotzea Bartzelonako Soweto, ska-rocksteady taldeari tokatu zitzaion, abesti propio eta A message to you, rudy bezelako klasikoekin. Soweto, Getxoko Brixton Recordsekin grabatzen duen taldeetako bat da. Teloneroen lana luzexamar joan zen, bisak eta guzti, pentsa. Seguraski Toots eta taldekideak afaltzen luzatu zirelako. Instrumentuak egokitzen ere denbora piska bat pasa zuten eta jendea urduritzen hasi zen.

Hala ere, sarrerako “Guns of Navarone” The Skatalitesen abestiarekin eta ondorengo Pressure Drop, Luoi Luoi eta Reggae got soulekin jendea irabazita zuen Tootsek. Bukaerako 54-46 was my number mitikoa jo bitartean ere bere errepertorioko ohiko abesti mordoa joan zen. Ondoren bisak, eta guztira ordu t’erdi pasatxo pasata erretiratu zen Jamaikarra. Klasiko batekin Kafe Antzokia bezelako lokal egokian dantza egiteko primerako aukera.

Toots Kafe Antzokian

Miota, Miriam Ponsa eta Muka denboraldi berrirako

Datorren udazkena/negua denboraldira begira gure dendarako marka berriak sartu ditugu.

Zarauzko Distrito dendako Karmeleren bidez Miota marka ezagutu genuen. Pilar de Miota, bilbotarrak bere marka propioa sortu du Inditex (Zara, TRF eta Pull and Bear) eta Franyi Panyi (Caramelo, Fórmula Joven eta Bimba y Lola) empresentzat lanean aritu ondoren. Kolekzio txiki bat aurkeztu ondoren gure dendarako “fitxatu” dugu.

Marta Teran bilbotarrak berriz, Bartzelonako Miriam Ponsa diseinatzailearen ordezkaria bidali zigun dendara, Miriam beraren senarra, oso jatorra. Soineko dotoreak aukeratu ditugu datorren udazkenerako.

Bilboko parte zaharrera joateako asmoa baduzue ez galdu Lasuite dendan sartzeko aukera. Beraiei esker ezagutu genuen Madrildik Katia Bandolowski eta Muriel Bourquinek zuzentzen duten Muka. Denboraz berandu genbiltzan marka ezagutu genuenerako, eta kolekzioa internet bidez egiteko aukera baino ez zitzaigun geratzen. Marka honek daukan arropa polita ikusita erabakia hartu eta datorren udazkenerako Auggien izango ditugu. Irrikitan gaude hurrengo kolekzioa zuzenean ikusi ahal izateko.

Linkak: MiotaMiriam PonsaMuka

Muka web