Smoke filma orain euskeraz

Gure dendari izena ematen dion Smoke pelikula euskeraz ikus daiteke, bueno, audioak ingeleraz egoten jarraitzen du, baina euskerazko azpidatziak prest daude.

Sustatun zioten lehengoan 2011 euskerazko azpidatzien urtea izan dela. Ekimen interesgarriak abiatu dira euskal sarean internetetik jaitsitako pelikulak euskerazko azpidatziekin ikusi ahal izateko. Hor daude Azpitituluak.com, Opensubtitles euskeraz eta Jatorrizkobertsioa.com.

Guk gure aportazioa egin nahi genuen eta, nola ez, Auster eta Wangen Smoke pelikula itzuli dugu euskerara. Inork euskerazko azpidatziekin ikusi nahiko balu bilatu Smoke[1995]DvDRip[Eng]-BoBo SuBS (700Mb) edo Smoke 1995 DVDRip H264 AAC Gopo (1865Mb) fitxategiak ohiko torrent edo deskarga lekuetan eta azpidatzietarako Smoke.srt fitxategia deskargatu.

Nola egin ez dakizuenentzat, filmak azpitidatziekin ikustea erreza da. Bi fitxategi behar dira, bat filma bera eta bigarrena azpitidatzien testu fitxategia. Biei fitxategi izen berdina jarri, lehenengoak avi, mpg edo dena delako video formatua edukiko du eta bigarren fitxategiak srt. Gero VLC bezelako bideo programa batekin ireki eta listo.  Informazio gehiagorako irakurri azpitituluak.com-eko wikia.

auggie pelikulako kaptura

DESKARGA: Smoke.srt

Modatik: Nora eta Mitanovski Balenciaga Museoan

Larunbatean, Balenciaga Museoan, Nora Izagirreren udarako kolekzioa pasatzen zuten Modatik ihardunaldien barruan. Aitzakiarekin hara hurbildu ginen. Noraren kolekzioa ikusia eta aukeratuta geneukan dagoeneko, udaran dendan salgai izango bait dugu zorionez, hala ere, pasarelan ikusteko aukera ez genuen galdu nahi. Modeloak, orrazkerak, makillajea, argiak…

Aurretik Musikeneko Iker Jiménez eta Maite Colásek biola kontzertu bat eman zuten, jendearen marmarraren artean eta musikariak ikusteko leku eroso batean ez zeudelako –albo batean geneuzkan– emanaldia luzexamarra egin zitzaigun. Noraren desfile garaian, bere lagun batek, PLV Havocek jarri zuen ahotsa –ea eskenatoki batean ikusteko aukera dugun aurki–.

Lucrecia Dalti zorte gaiztoagoa erori zitzaion. Bi desfileen artean kafetegi alboan antolatu zuten emanaldia. Taulagaina biolajotzaileena baina hobea zen, baina audientzia 10, eta ez da puntuazioa, kontzertua ikusten egon ginen gutxigorabeherako pertsona kopurua baizik. Jendeak kafetegira aldegin zuen, kontzertutik paso egin eta gainera hor alboan zarata atera. Pena da horrelako musikari bat ikusteko aukera ez aprobetxatzea.

Azkenik Marko Mitanovski serbiarraren desfile desiratua. Lady Gaga eta Skunk Anansieko Skin jantzi izan dituela jakinda, dena esanda zegoen. Eta bere larru, luma, kolore beltz, korpiñoak, zuriz pintaturiko aurpegiak eta adardun pelukekin ez zigun kale egin. Bere desfileko bideo txiki bat uzten dizuegu.

Laburmetraia saritu pare bat

Pasa den aste hontan Londresen eta Albanian sariak jaso dituzten bi laburmetrai dakarzkizuegu. Aritz Morenoren “LOOP” eta Koldo Almandozen “Ahate Pasa”. Merezi du tartetxo bat hartzea biak ikusteko. Ikusentzutekoen sortzaileak sasoi onean dauzkagu hemen inguruan.

Via: Donostiakultura & Argia

Usopop festibala Saran

Dagoeneko enteratuko zineten Usopop Festibalaren 2. edizioa izango dela abuztuaren 27an, Saran, Lizarreta gainan. Tartean Mursego eta MobyDick, zein baino zein gomendagarriagoak. Gainontzeko taldeak ez ditugu ezagutzen baina Bostgehio saratarrekin kolaboratu duen Francois & The Atlas Moutains-ek deitu digu atentzioa bere lo-fi musika lasaia eta Francoisek berak animatutako bideoek.

Ikusi festibalaren bideoa, papiroflexia eta stopmotiona. Ah! eta sarrera 9 euro baino ez.

Mogamboko kartelak

150.000 euro kostatzen den giza kate bat edo 1.800.000 euro kostatzen den tanborrada batekin ez da hiri kultural bat egiten. Kultura kostantziarekin eta gogoarekin egiten da, kultur ekintza txikiak antolatuz, Mogamboko kontzertuen kasuan bezela. Facebook orri bat ireki dute eta egindako kontzertuen kartel kolekzio dotorea ere jarri dute. Ikustekoa.



Link: http://on.fb.me/qrTNao

Perspective Lyrique

Architectural mappinga veejayekin (VJ) loturiko diziplina da, soinua, irudiak eta arkitektura. Kasu hontan Lyongo Celestins antzokia da, eraikinaren gainean bere erreprodukzio bat proiektatzen dute eta proiekzio hori ikusleek egindako soinu eta software bidez deformatzen da.

Vimeo
1024 architecture

Hormigoizko hartz erraldoia

Florentijn Hofmanek beste eskultura erraldoi bat egin berri du. Kasualitatez Amsterdamera bazoaz ez galdu 10 metroko hartza. Hormigoia eta burniarekin biaduktoez gain beste gauzak ere egin daitezkeelako.

Link: Vimeo

Berriro merkealditan



Link: galeria facebooken

Nora Izagirre sarean

Nora Izagirreren web orrian bere kolekzioak urtaroro jarraitzen ditugu, baina orain, eguneratuagoak egoteko, badauzka facebook orria eta blog berria. Jarraituko ditugu.

Bale zuria vs. Iturritza jauregia

Iritsi zen eguna eta heldu zen Eneko MobyDick dendara, tipo haundi bezain jatorra. Soinu frogak egin, patxaranarekin eztarria berotu eta hasi zuen kontzertua, abesti propio eta bertsioekin, Anariren «Desnudame» eta Mikelen «Baga, biga, higa» tartean. Leireren gozamenerako Johnny Cash-en «Folsom Prison» ere jo zuen, bai eta Velveten «Venus in Furs» eta Pink Floyden «Wish you were here», eta bisak amaitzeko Britney Spears! Bale zuriak Iturriza jauregiko harritzarrak dardararaztea lortu zuen.

Banjoa ekartzeaz damutu zen Bi.fm-en grabatu zuen «Personal Jesus» bertsioa asko gustatu zitzaigula esan genionean, baina horrek beste baterako izan beharko du, agian datorren ostiralean Donostian edo ekainak 11n Zarauzko Rockumentaletan dituen kontzerturen batean. Gure dendakoa galdu bazenuen, oraindik garaiz zabiltz.

Eneko, ea noiz ikusten zaitugun dobroa jotzen!

« Aurrekoak